2011/11/10

esos locos bajitos elebakar eta alfabetatu gabeak

Oierrek 3 urte dauzka eta bere lehen urtea da eskola publikoan. Oso arin hasi da "probetxuzko" gauza asko ikasten. Nik badakit tenedoreagaz pintxa-pintxa, esan dio harro jantokiko begiraleari. Beste umeen hizkerari erreparatuta "carne" eta haragia gauza bera direla ulertu du.

Gaur patioko seinalea ikusi eta Otsoa! otsoa! oihukatu du emozioz beterik.
- Otsoak dauz hemen?
- Ez Oier, horiek denak ezin dira eskolan sartu; galazota dago, debekatuta.

Espero baino lehenago beste debeku batzuk ikasi beharko ditu. Askoren artean mundua irudikatzeko duen mintzoari ezarritakoak.

Ba al da bizitzarik hor? - Karidadeko Benta

0 iruzkin:

Enviar um comentário