2011/07/03

zipristinik gabeko gau lasaietan

Zipristinik gabeko gau lasaietan
basamortuak ixilik izaten dira
dunetako barne beroa hezetu eta jainkoaren zazpi izpirituak
zazpi izarrak
zeru gainean ikus daitezke

galaxiek esne bideak botatzen dituzte orduan,
urkin labaintzaileak
ezti eta bolia

une berean, beste latitude bateko kale errautsuetan
lurrean diren harri lipiztariek
aingeru erori gazteen sumina itxoiten dute

hareetan, eguzkia, hegohaizea eta sargoria sentitzen delarik,
eremu mingaitz eta zauritu orotan bezala
dizdir ezberdinak nabaritzen dira
eta basamortuetako biztaleen bihotza sutan jartzen da orduan.

Juan Karlos Lopez-Mugartza.

Gaur, lagun batek poesia honen berri eman dit. Behar duen musika jarriko dut, besterik ez.

Nomadas - Franco Battiato

0 iruzkin:

Enviar um comentário