2011/07/11

uste(rge)lkeria wanted

Inozoa zu, inozoa bera. Berdin dio mahaiaren itxurak. Karratua bada aurrean izan ditzakezu; mahai borobiletan berriz, zure albo bietan egon daitezke. Ideiak saltzen badizkigute, zergatik ez ideologoak?

Denok dakigu politikagintzan ez dela borroka ideologikorik bilatzen. Politikagintzak arerioaren sedukzioa eta bozkatzen ez duen masa "kritikoa" erakartzea du helburu. Arrakastaren gakoa; gero denok garaile aterako badira. Berdin dio nola, berdin norekin. Hortik, jakina, datozkigu ondorengoak; marketingen politikari profesionalak, konfidantzazko jendea, en-karguen banaketak eta lapurrak!

Eta hori guztia salatzen ez duen gizartea? Gizarte ustela da, gizarte ergela, eta ustel-ergelkeria da bere gaitz endemikoa. Noiz edo noiz, espero (ez) zuenetik ateratzen zaio minbizia gizarteari. Orduan asaldatzen da, baita urte luzeetan horixe bera egin dutenak ere; une batez bere metastasia etortzen zaio gogora. Baina jota dagoenak esperantza behar du, morfina apur bat... laster ahaztuko du dena. Plazan, alde-erdiek lapur-dantzan jarraituko dute... ezker, eskuin; pika eta EBATS!

Gaur, WikiLeaksen filosofiarekin bat datorren kontzeptu bat ikasi dut, Qui tam. Ziurrenik Libertalia berrian "wanted" kartelekin batera lege bihurtuko dugu. Baina heldu bitartean hemen Robin Hood bat beharko genuke, edo Durruti bat, edo askoz hobeto; mendekua bukaeraraino eroango duen Iñigo Montoya.

Anti todo - Eskorbuto

1 iruzkin:

  1. Joe, Edorta, ilusio faltsuak ezabatu dizkidazu, izan ere nik uste nuen "pika eta... EDAAAAAN!" esaten zutela uste bainuen, eta buaaaaa, snif.

    Dena dela, ilusio faltsuetarako, "gizarte" deritzon zerbait badela uste dutenena, steppenwolf xamar gabiltzanon talaitik begiratuta.

    ResponderEliminar