2011/07/06

hiria, harresiak eta nortasuna

Nolako eragina du hiriak biztanleen nortasunaren garapenean? Beno, osoa ez dago dudarik. Duela gutxi irakurri nuen bizilekua aukeratzea bizitza osoan hartzen dugun erabakirik garrantzitsuena dela. Bai halaxe da, baina hori ez da kontu berria.

Platonek zioen harresiek hiriko biztanleak hezitzen zituztela. Harresien barruan Atenaseko biztanleak hiritar egiten ziren. Kontzientzia zuten muga guztien ahuldadeaz; hasieran hiriarena ezagutzen zuten eta euren baitan zeudenak geroxeago. Horrek hiriaren eta biztanleen izaerak indartzen zituen.

Baina, zeintzuk dira gaurko hirietako harresiak? Ez dira ikusten, merkatal zentroek jan dituztelako, eta hiri barruko horma zaharrak publizitatez eta propagandaz zikindu dizkigute. Horrela, ez dago nortasun gogor eta aske sortzerik, horrela salduta gaude. Hiri berrietan ahots kritikoak ez dira onartzen, eta onartzekotan diruak eta polisaren poltronek neutralizatu dituztelako izango da.

Zer gertatzen da salgai ez daudenekin? Esklabotzari uko egin diotenekin? Matxinoekin? Beno, horiek guztiak mundu faltsutik kanporatzen dituzte. Gehienak atzeko atetik, asko harresietatik behera, bakan batzuk autoostrazismora kondenatuta. Baina merkatari berriek ez dute haruntzago begiratzen, ez dakite euren mundutik haratago, Akademoren lorategiak zeuden lekuan, ameslariak bestelako hiriak irudikatzen hasi direla.

Hiriak - Ruper Ordorika

0 iruzkin:

Enviar um comentário