2011/07/20

gaur hamar urte

Gaur hamar urte goi-bilera burutu zuten Genovan.
Gaur hamar urte manifestaldi koloretsuak egin ziren portuan, kaleetan.
Gaur hamar urte G8ko agintariek hiria itxi eta poliziaz bete zuten.
Gaur hamar Carlo Giuliani gazteak mundua kiskaltzen dutenen kontra egin zuen. Eskuetan su-itzalgailua besterik ez zeukan.
Eta sua amatatu nahi zuena suaz akabatu zuten.

Geu hurrengo urtean izan ginen bertan. Eztarrietan oihu bat Gé-no-va Li-be-ra! Gé-no-va Li-be-ra! Hiriaren gogoan falta zen gaztea bizirik zegoen.

Guarda il mondo coi miei occhi
Vai nel mondo coi miei piedi
Ama il mondo col mio cuore
Porta al mondo la mia vita

Dalla foce al porto
- Vito Rorro

0 iruzkin:

Enviar um comentário