Alde-erdien programak aztertu ondoren ezin izan nuen nire burua inon kokatu, denak gauza bera saltzen ari zirela begitantzen zitzaidan. Baina herriko zinegotziak eta alkateaz gain, beste gauza batzuk zeuden jokoan. Horrexegatik azken urteotako ohitura utzita, ez nuen etxean nire papeleta diseinatu eta beste inon inprimatutako botu-orria sartu nuen metakrilatozko (hil)kutxan.Programetan behintzat alde-erdi guztiek auzokideon parte hartzea, batzorde zabalak eta udalbatza irekiak aldarrikatzen zituzten. Jakin badakit ez duela inork abian jarriko; eta jartzekotan hasieratik "ondo bideratuak" izango dira. Herriari hitza emateak betiko bozeramaleak isilaraztea ekar lezake eta.
Hala ere, momentuz ez dut esperantza osoa galdu nahi, eta lagungarri izan daitekeen oparitxo bat egingo diet nire herriko politikariei. Hasteko eta behin; aurrekontu partizipatiboak sustatzeko metodologia.
Parte hartzea sustatu nahi duzuen alde-erdiok:
Une honetan oso lanpetuta zabiltzatela jakin dut, eta ziurrenik ez duzue astirik izan aurrekontuen gaia jorratzeko. Horregatik, eta zuek laguntzearren, herriko kontuak kudeatzeko beste era bat proposatu nahi dizuet. Ekarpentxoa baino ez bada, hortik has zaitezkete lanean eta hprrela bide batez, demokraziaren oinarriak herritar xumeokin batera ezagutuko dituzue. Eraman beraz udalbatzara, eta datorren urteko diru kontuez berba egiten hasten zaretenean erabili beldur barik!
Segi bizkor!
PD: Laguntzarik behar izatekotan deitu lasai asko. Eta uneren baten nekatzen bazarete, hartu arnasa eta utzi zuen boteretxoa politikan benetan sinesten duen jendearen eskuetan.
El Alcalde - La Polla Records
0 iruzkin:
Enviar um comentário